Nork ez du sentitu behin edo behin korapiloren bat bihotzean? Haur, gazte zein heldu, denok izaten ditugu gure gorabeheratxoak ingurukoekin. Eta bi aukera daude: norberarentzako jaso dena korapiloa gero eta gehiago handituz joango dela jakinik, edo kezka eta buruhausteak norbaitekin banatu, horrela arinduko den itxaropenarekin.
Baina bada hirugarren aukera bat ere, Jasone Osororen Korapiloak liburua irakurri, eta agian bertako protagonistaren batekin identifikatu. Irakurritakoa komentatu nahi baduzu, gaur duzu aukera udal liburutegian, 19:30ean. Eta irakurri ez baina jakinmina baduzu, zu ere gonbidatuta zaude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario