2010/12/14

Non dago Stalin?

Gaztetxea, rock radikal taldeak, betiko tabernako betiko koadrila, prentsa horiko kazetari zuria, poliziak eta ertzainak, politiko boteretsu bezain ahulak eta prostituta jonkia dira Montoiak elkarren artean behin eta berriro nahasten eta askatzen dituen pertsonaiak, komedia bat osatuz.

Desagerketa bat haritzat, tentsio uneari egoki eutsiz eta umore onez eta ironia zorrotzez lotzen duen istorioa da hau: ezaguna zaigun mundu baten kronika posibleetako bat. Litekeena. Fikzioa baldin bada, errealitateari esker baita.


Liburuari buruzko informazioa hemen

Non dago Stalin? / Xabier Montoia
Abenduaren 14an
19:30 Hernaniko Udal Liburutegian

No hay comentarios:

Publicar un comentario