2011/01/18

Ihes betea. Anjel Lertxundi

Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero.

“Nire historiak isiltasuna behar luke aterpe: judua nintzela jakin nuen artekoak kontatzerik merezi ez duelako, eta ondorengo nire jokabidearekin aurretik egindakoak barkatzeko meriturik egin ez dudalako”.

Eleberri honek ez du inor hotz utziko. Gogoan iltzatuta geratzekoak dira gertatzen diren gauzak, esaten diren hitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere, bere orrialdeetan barrena aurkezten zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta haien historia hunkigarriak.

Urtarrilaren 18an, 19:30, Liburutegian

Egileari eta liburuari buruzko informazio gehiago gure web orrian

No hay comentarios:

Publicar un comentario