2011/02/15

Edo zu edo ni. Ixiar Rozas

Emakume batek bere bizitza pertsonalean egiten duen aukeraketaz mintzo da. Erabakia hartu ondoren bidaia-bazterrean geratzen diren gauzez. Kasualitateaz eta maitasunaz mintzo da. Hirurogei urte inguruan dabilen emakumeak berealdiko astindua emango dio bizitzari. Atzean geratuko dira ordu arteko guztiak. Bizitza luze bat. Edo zu edo ni.

Erabaki ausarta baina askatzailea. Bizitza eraberritu baten agindua eta haren gertutasunaren larrimina sentiarazten dio irakurleari eleberri honek. Horrela, derrigor egin behar zuen eztanda harreman zaharrak: edo zu edo ni. Horixe da mundu zaharraren epaia. Ordurako, ordea, Grazianak hartua zuen bere erabakia.


Liburuari buruzko informazio gehiago gure web orrian.

Solasaldia Hernaniko Udal Liburutegian
Otsailaren 15ean
19:30ean

Hemen ere utz dezakezu liburuari buruzko zure iritzia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario