2010/04/27

Hamalau

"Harroputzak bezala, Oteizaren harriak bezala edo heriotzen kopurua bezala, hamalau dira Xabier Mendigurenek helduentzako bere bigarren narrazio liburu honetara bildutako ipuinak, zazpi labur eta zazpi luzeago, kontaeraz anitzak eta teknikaz desberdinak, gehien-gehienak 88-89 urteetan idatziak. Hemen ere maitasun kontuak nagusi, eta horiekin batera beste zenbait bortxa, grina, irrika eta borroka. Larruaren dardarizoetan agertzen baitira giza sentimendu ezkutuenak, zoramenaren obsesioak, eta zuri ere larrua dar-dar ipin diezazukete ipuin hauetako batzuek, kilikaz ala ikaraz.”
Zuk zein nahiago, ipuin motzak ala luzeak? Eta eleberria edo ipuin liburu bat? Zure iritzia eman nahi izanez gero, edo besteena entzun, hurbildu liburutegira maiatzaren 18an eta parte hartu Ane Mayozek gidatutako solasaldian. Eta noski, hemen bertan ere idatz ditzakezu zure burutazioak. 
Liburuari eta egileari buruzko informazio gehiago gure web orrian.


No hay comentarios:

Publicar un comentario