2010/05/07

Ilunorduak eta argilaurdenak


Gaua
iluna
trena
tunela
gu.
Zer da gaua?

Ilunpean
tunela eginez
aurrera doan
tren isila?

Ala ilunpe handi lodia
da gaua
mehetzen-mehetzen
argi bila?

Edo ez ote gara gu
tren txiki isilak
tunel ilun batean
gauak irauten duen
bitartean?

Zer dakit nik?
Auskalo!
Orain behintzat
itxi ditzadan begiak
eta egin dezadan lo.


Gurean hainbeste lan eta hitz eder sortu dituena ezin ahaztu gabe utzi. Bere bizitza eta lanari buruzko dossiertxoa egin dugu liburutegian.
Berak idatzitako liburuen zerrenda ez dugu bertan sartu, asko eta asko baitira. Kontsultatu nahi badituzu, hemen zapaldu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario